Irudietan: Pirritx, Porrotx, Marimotots eta hamaika elkartasun keinu

Dorleta Agiriano Lai 2018ko urr. 28a, 20:13

Hamargarren urtez ospatu dute Mobibike eguna Zarautzen, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen eskutik. Egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko, Aritzbatalde kiroldegian; goizean kirol saioak izan dira, haurrentzat zein helduentzat, eta arratsaldean, ikuskizun berezia eskaini dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, ohi bezala. Asko izan dira Mobibike egunarekin bat egin duten talde eta eragileak, eta gaurko emanaldian, guztiek izan dute beren elkartasuna oholtza gainean adierazteko aukera.

Honako hauek izan dira Aspanogik antolatutako egitasmoarekin bat egin duten talde eta eragileak, besteak beste: Osakidetzako sendagileak, Pagoeta Mendizale Elkartea, Amenabar taldeko jokalariak, Zarauzko Kirol Egokituko federazioa, Errugbi Taldea, suhiltzaileak, Jalgiko dantzariak, txirrindulariak, pelotariak eta abar.