Euskaraldia

Gizonezkoen Ohorezko Erregionaleko futbolariak ere Euskaraldiarekin

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 1a, 18:07

Elkartasun argazkia atera dute ZKEko gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako futbolariek, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko. Geroz eta gehiago dira ekimenarekin bat egin duten herriko eragileak.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, eta asmoa 11 egunez euskaraz bizitzeko konpromiso pertsonalak hartzea da. Zabalik dago jada izena-emateko epea, herriko leku desberdinetan. Hain zuzen ere, izena-emateko gune berri bat eskuragarri dago gaurtik aurrera, Astiko kantinan.