Irudietan: Isidoro Unzuetaren oroimenezko 49. eskolarteko krosa

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 4a, 13:26

Eguzki goxoaren laguntzaz eta giro ederrean aritu dira lasterka adin desberdinetako korrikalari gaztetxoak Isidoro Unzuetaren oroimenezko krosean.

Abendañoko pista lehenengo inguratu dutenak benjaminak izan dira, eta ondoren egin dute lasterka alebinek eta infantilek. Bakoitzak, bere mailari dagokion distantzia eginez. Jendetza inguratu da ekitaldira, zarauztarrez gain, Gipuzkoa osoko hainbat herritako atletismo taldek izan baitute hizordua bertan. Azpeitia, Donostia, Eibar, Orio eta Ordiziako korrikalariak izan dira, besteak beste. Antolatzaileak "gustura" agertu dira izan den giroarekin, eta azpimarratu dute eguraldia izan ohi dela proba baldintzatzen duen faktore garrantzitsuena. Gaurkoan, giro eguzkitsuak lagun izan dute.