'Dama Xuria' ipuin musikatuak, azaroaren 25ean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 7a, 13:01
Dama Xuria emanaldia. (Donostiako Musika Hamabostaldia)

Amaia Puin arituko da ipuinak kontatzen, eta Elena Setien biolin biolin-jotzaileak girotuko du kontaketa. Sarrerak haur liburutegian jaso behar dira, emanaldia izango den astean.

Ipuin musikatuak izango dira Imanol Urbieta Musika Eskolan, azaroaren 25ean, 11:30ean. Amaia Puinek eta Elena Setienek osatuko dute Dama Xuria emanaldia; Puin arituko da ipuinak kontatzen, eta Setien biolin-jotzaileak kontaketa girotuko du, musika jarriz.

Emanaldia 4-8 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta musikaren zein ipuinen bidez haurren entzumen gaitasuna garatzeko helburua du. Sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira; haur liburutegian jarriko dituzte eskuragai, eta saioa izango den aste berean jaso beharko dira, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera hartu ahal izango ditu.