Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 13a, 11:31
Iazko Haurtzaroaren Eguneko kalejira. (Zarauzko Hitza)

Azaroaren 20an izango da Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak goiz osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako, igandea, bigarren urtez jarraian. Hona hemen egitaraua osorik.

Azaroak 18: Egitaraua

  • 11:00-13:00. Birziklatutako jostailuak sortzeko tailer praktikoak, puzgarriak eta egurrez egindako jokuetan oinarritutako famili aisialdia, Lege Zaharren enparantzan.
  • 12:00. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, herriko kaleetan zehar.