Bideoa: Pako Urkia, plaieroen sorrerari buruz hizketan

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 13a, 12:27

Ahotsak proiektuak 2018ko Antton Abadia saria irabazi du. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzen ditu bere webgunean hamaika herritako pertsona desberdinei elkarrizketak eginez.

Hainbat zarauztarren elkarrizketak ere agertzen dira, eta haien artean, Pako Urkiak Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketa nola sortu zen kontatzen du.