Txokolate jana antolatu du Hotz Zarautzek

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 15a, 17:00

Biharko eta larunbaterako antolatu duten arropa biltzeko egitasmoaz gain, hurrengo asterako txokolate jana antolatu du Hotz Zarautz elkarteak hirugarren urtez.

Azaroaren 25ean, La Perla jatetxera bertaratzeko gonbidatu dituzte herritarrak. 4 euroren truke, txokolatea txurroekin jateko aukera izango da bertan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Gozozaleek txokolatea dastatzaeko aukera izango dute, prestatutakoa amaitu artean.