Bigarren saria eskuratu du Aner Peritzek Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 16a, 14:53
Aner Peritz, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantari. (bertsoa.com)

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak eta Zizurkilgo Teodoro Hernandorena Kultura Elkarteak urtero antolatzen duten lehiaketa da, eta sei sarietatik lau Urola Kostara etorri dira. Haien artean, Aner Peritz Euzkitze zarauztarrak irabazi du bigarren saria, gazteen mailan (15-18 urte).

V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako sari banaketa larunbat honetan izango da, 19:00etan, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean. Ondoren, bertso-afaria egingo dute Iriarte Jatetxean, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariekin.

Saridunak

Gaztetxoen maila (15 urtera arte):

  • 1.saria: Maskarak. Joar Garate Rueda (Zumaia)
  • 2.saria: Futbola ekonomia bilakatu da. Beñat Mateos Zeberio (Asteasu)

Gazteen maila (15-18 urte):

  • 1.saria: Desorekan. Julene Iturbe Epelde (Azkoiti)
  • 2.saria: Hamaika. Aner Euzkitze (Zarautz)

Helduen maila (18 urtetik aurrera):

  • 1.saria: Sex-usariyuak. Haritz Mujika Lasa (Asteasu)
  • 2.saria: Misio gogor batean. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia)