Orain arteko partida guztiak irabazi ditu Getariako Keta Babyauto Sharks taldeak

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 18a, 16:17

Atzo Getarian jokatutako partidan 46-33ko markagailuarekin irabazi zuten Keta Babyauto Sharkseko mutilek, Lasarteko Ostadar taldearen aurka.

Partida horrekin, ligako bosgarren garaipena eskuratu du Getariako taldeak. Zarauztarrak dira taldeko jokalari asko, eta harmailetan ere, nabarmena zen zarauztarren presentzia. Gipuzkoako Senior Gizonezkoen 3. mailan dago Keta Babyauto Sharks, eta orain arteko partida guztiak irabazita, lehena da sailkapenean.

Argazkiak: www.artzape.eus