"Duela sei urteko arantza kendu dugu"

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 20a, 10:39

New Yorkeko maratoian izan dira Zigor Saizar, Igor Etxeberria, Bego Urbitarte eta Lide Iruretagoiena zarauztarrak. Esperientzia ederra izan dela azpimarratu du Saizarrek, eta azaldu du duela sei urte ere nahi izan zutela parte hartu, baina zikloi batengatik bertan behera gelditu zela dena.

Aurten arantza kendu ahal izan dute zarauztarrek, eta New Yorken zirela, beste zarauztar bat aurkitu zuten maratoian: Juan Larrañaga.

Talde horretan zumaiar bat ere izan da: Jokin Gijarro. Hemen, Gijarrok kontatutakoa.