Irudietan: Gabonetako iragarkia grabatu zuten atzo San Frantzisko kalean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 20a, 10:40

Gabon giroa soma zitekeen atzo iluntzean San Frantzisko kalean. Zarauzko Udalak eta Merkataritza Bulegoak, "herriko denda txikiei bultzadatxoa emateko", iragarkia grabatu zuten atzo.

Piztuta zeuden San Frantzisko kalean gabonetako argiak, baita dendetakoak ere. Lurra alfonbra gorriz apaindua, eta inguruan, ikus-entzunezko profesionalen hainbat aparatu. Iragarkiko parte hartzaileak prest zeuden, beren postuetan, eta ertz batean Bizar Zuri, iragarkiko zuzendariaren jarraibideen zain. Bidegurutzearen atzean, berriz, dozenaka herritar zeuden ikusmiran.