Euskaraldia

Hondartzako futboleko parte hartzaileek Euskaraldiarekin bat egingo dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 23a, 15:25
Hondartzako Futbol Txapelketako parte hartzaileek Euskaraldiaren aldeko argazkia aterako dute igandean. (Amaia Urbieta Arruti)

Gaur eman diote hasiera Euskaraldiari. 11 egunez, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartuko dute egitasmoan izena eman dutenek, Ahobizi edo Belarriprest rola hartuta.

Igandean, azaroak 25, Hondartzako Futbol Txapelketako 5. jardunaldia jokatuko dute, 10:45ean hasita. Partidak hasi aurretik, Euskaraldiaren aldeko argazkia aterako dute parte hartzaileek, 10:30ean hondartzako 6. jokalekuan.