Euskaraldia

Irudietan: Kalean dira jada Ahobizi eta Belarriprestak

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 24a, 10:54

Hasi da Euskaraldia. Atzo hasi zen euskararekiko konpromiso pertsonalak hartzeko hamaika eguneko ariketa, eta hamar egun geratzen dira aurretik.

Lege Zaharren Enparantzan izan zen hasiera ekitaldia. Izena-emateko mahaia jarri zuten bertan, eta markagailuak apurka-apurka puztuz jarraitu zuen. Ekitaldiaren unean, 4.091 herritar Ahobizi eta Belarriprest zeuden izena-emanda Zarautzen.

Ondoren, festa herriko beste kaleetara zabaldu zen, eta kantujirak, batukadak, txistulariek nahiz trikitilariek girotu zuten Alde Zaharra.