Zarautzen ospatu du urteurrena PSE-EE Elkargoak

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 24a, 19:11
Idoia Mendia hizlari lanetan, goizeko ekitaldian. (Amaia Urbieta Arruti)

Dozenaka herritar elkartu dira gaur goizean, Lege Zaharren Enparantzan, PSE-EEren ekitaldian, Elkargoaren 25. urteurrena ospatzeko.

Gloria Vazquez Zarauzko zinegotziak ireki du ekitaldia, eta haren ondoren, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari orokorrak eta Idoia Mendia PSE-EEren idazkari orokorrak hitz egin dute. Ekitaldia Felipe Juaristik itxi du, olerki errezitaldiarekin.

Ondoren, Zazpi tabernan poteo solidarioa egin dute, eta amaitzeko, Ezkertokin izan dute bazkaria.