Irudietan: Desioak piztu dituzte zarauztarrek, azaroaren 25ean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 25a, 16:50

Dozenaka herritar elkartu dira borobilean, Musika Plazan, azaroaren 25aren harira Sare Feministak antolatutako ekitaldian.

Kioskoa apain-apain ipinita, liburuak, intxaurrak eta orbelak ikus zitezkeen, su txiki bat zuen ontzi baten inguruan. Eskilaretan, berriz, indarkeria matxistak eraildakoen izenak irakur zitezkeen.

Hainbat emakume* desberdinek hartu dute mikrofonoa gaurko ekitaldian. Marixabel Ezenarrok, Lo Eizagirrek, Ainhize Muniozgurenek eta Soraya Ronquillok, hain zuzen ere, kiosko gaineko su txikiaz, lehen desirak piztu dituzte.

Haien atzetik, dozenaka herritar hurbildu dira kandela txikiak hartuta, emakumeenganako indarkeriarekin amaitzearen inguruko desirak piztera. Kantuan amaitu dute ekitaldia; Konplize ditut eta abestu ondoren, olerki errezitaldia izan da, eta Zutik emakumeak* abestuz, amaiera eman diote ekitaldiari.