Irudietan: Pagazpe txapeldun, Gipuzkoako Paleta Txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 26a, 11:01

Bigarren mailan Zarauzko bikotea izan zen nagusi, Elgoibarko Lagunak elkartearen aurka jokatutako partidan.

Gipuzkoako Kluben Arteko Paleta Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean, Aritzbatalde kiroldegian. Harmailak betetzeko adina ikusle bildu ez ziren arren, bertaratutakoek sutsuki animatu zituzten kirolariak. 3. mailako jokalariak hasi ziren lehenengo, eta partiden maila igo ahala, frontoiko giroak ere gora egin zuen.

Emaitzak

3. maila. Kuku 25-14 Loiola

2. maila. Lagunak 23-25 Zarautz

1. maila. Danok bat 21-25 Pagazpe