Kirsten Johnson zine eta argazki zuzendaria aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 29a, 16:00

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren aste honetako saioan Kirsten Johnson zine eta argazki zuzendaria aztertuko dute. Bere ibilbideaz gain, autobiografia pertsonalari buruz ere mintzatuko dira. Ostiralean, azaroak 30, izango da doako saio hau, 18:00etan Photomuseumen.

40 dokumental baino gehiagoren ekoizpenean parte hartu du Johnsonek, esate baterako: Innocent until proven guilty, Estatu Batuetako zigor-justiziaren sistemak barnebiltzen dituen gizon afroamerikar kopurua lantzen duen lana; Derrida, Jacques Derrida filosofo frantziarrari buruzko dokumentala; edo Citizenfour, Edward Snowden eta NSAren ezkutuko informazioari buruzko lana.