Arte Erakusketa Kolektiboa antolatu du Nahia elkarteak Gabonetarako

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 30a, 10:37
Nahia elkarteak 2016ko Gabonetarako antolatutako erakusketa. (Aritz Mutiozabal)

Abenduaren 6an emango diote hasiera, eta Zarauzko eta inguruetako artisten lanak jarriko dituzte ikusgai. Besteak beste, eskulturak, margolanak eta piro-grabatuak izango dira Merkatu plazan.

Nahia elkarteak Arte Erakusketa Kolektiboa antolatu du Gabonetarako, abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra arte. Zarauzko eta inguruetako artisten lanak jarriko dituzte ikusgai Merkatu plazako lehen solairuan, besteak beste, eskulturak, margolanak eta piro-grabatuak. Guztira, hogei artista baino gehiagoren lanak bildu dituzte.

Ostegunean, abenduak 6, emango diote hasiera erakusketari, inaugurazio ekitaldi batekin. 13:00etan izango da, Merkatu plazan.

Honako hau izango da Arte Erakusketa Kolektiboa ikusteko ordutegia:

  • Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Abenduaren 24an eta 31n, 12:00etatik 14:00etara.
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita egongo da.