Nerea Altxu: "Ziklo bat amaituko da Zarautzen, eredu bat, baina ez Kilometroak"

Unai Zubeldia/Gipuzkoako Hitza 2018ko aza. 30a, 11:42
Nerea Altxu Kilometroetako koordinatzailea.

1977an eman zuen lehen pausoa Kilometroak jaiak, Beasainen eta Lazkaon, eta, 41 urte geroago, aro baten amaiera irudikatuko dute hurrengo urtean, Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastolaren eskutik. Hona hemen Gipuzkoako HITZAk Nerea Altxu Kilometroetako koordinatzaileari egindako elkarrizketa.

1977an eman zuen lehen pausoa Kilometroak jaiak, Beasainen eta Lazkaon, eta, 41 urte geroago, aro baten amaiera irudikatuko dute hurrengo urtean, Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastolaren eskutik. Maiatzean ekin zioten lanari, eta, lehen lantaldeak osatuta, gaur aurkeztuko dituzte logotipoa eta leloa, 18:30ean, Aritzbatalde kiroldegian. Urte eta erdiko lanketan geldialdi txiki bat besterik ez da izango hori. Nerea Altxu 2019ko Kilometroak jaiaren koordinatzaileak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1980) adierazi duenez, hirugarren urtez “ardura handiarekin, baina ilusioz gainezka” heldu dio Zarautzek Kilometroen antolaketa lanari.

Kilometroak 2019 Zarautzen. Oraindik urruti dago urria, baina dagoeneko hasita egongo zarete prestaketa lanekin, ezta?

Hasita gaude, bai. Maiatzean jarri genuen martxan prozesua, eta 2019ko Kilometroak jaiaren komunikazio ildoa zehaztea izan zen lehen urratsa. Horretarako, ezinbestekoa zen ikastolaren parte diren alde guztiekin biltzea, eta, hain zuzen ere, lanketa horretatik atera dira logotipoa eta leloa. Ekain aldera, guraso, ikasle eta langileen artean bozketa egin genuen hogei proposamenen baino gehiagoren artean lelo bat aukeratzeko, eta berberaren alde egin zuten guztiek. Logotipoari dagokionez, berriz, beste lantalde bat aritu da lanean, aukeratutako leloa oinarri hartuta.

Beldur edo errespetu pixka bat sentitzen al da Kilometroen gisako erronka bati heltzean?

Zalantzarik gabe. Uste dut urtebete geroago Kilometroak jaia antolatzea tokatzen zaien guztiek izaten dutela sentimendu hori. Handia da erronka, baina ilusioz gainezka gaude.

Aldaketa prozesu batean murgilduta dago Kilometroak jaia, eta orain arteko egiturarekin egingo den azkena izango da 2019koa. Fase bat behar bezala amaitzeko ardura gehigarririk sentitzen al duzue?

Tira… Antolatzaileek urtero izaten dute ardura handia, baina egia da orain arteko ereduaren azken urtea izateak areagotu egiten duela ardura hori. Ohorea ere bada, ordea, antolatzaile lanetan aritzea. Zarautzek hirugarren aldiz antolatuko ditu Kilometroak; 1987an antolatu zuen jaia lehen aldiz, eta 2004an bigarrenez, Oriorekin elkarlanean. Ea 2019an ziklo hori behar bezala borobiltzen asmatzen dugun.

Irakurri elkarrizketa osorik hemen.