Irudietan: Jatorri desberdinetako zarauztarrak gaur protagonista

Zarauzko hitza 2018ko abe. 1a, 13:37

Bertakoak ekimena antolatu du bosgarren aldiz Zarauzko Udalak, eta bazkaltzeko elkartuko dira herriko hainbat elkartetan jatorri desberdinetako zarauztarrak, eta munduko txoko desberdinetako jakiak prestatzen harrapatu ditu Zarauzko Hitzak eguerdian. Bertakoak ekimenarekin herriko kultur aniztasuna islatu nahi dute, eta bi norabidetako integrazioa bultzatu.