Jendea hasi da gerturatzen Erdi Aroko Azokara

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 6a, 12:16

Atzo arratsaldean inauguratu zuten urtero garai honetan egiten den azoka, eta gaur goizean pixkanaka jendea hasi da gerturatzen eta erosketak egiten. Era guztietako produktuak ikusteko, dastatzeko eta etxeratzeko aukera dago, eta baita jateko gunea eta umeentzako jolas gunea ere. 10:30etik 20:30era egongo da zabalik, igande iluntzera arte.