Aialaren garaipena eta Amenabarren porrota

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 10a, 10:25

Eskubaloiko bi talde nagusiek etxean jokatu dute asteburu honetan. Aialak garaipena eskuratu zuen ostegunean jokatutako partidan, eta Amenabarrek ezin izan zuen sailkepeneko lider den Barça B-ren aurka.

Alde nabarmenarekin irabazi zuen Aiala Zarautz taldeak osteguneko norgehiagoka HBC'74 IEN AVIAren aurka (Camargo, Kantabria). 27-18ko markagailuarekin, hain zuzen ere. Partidaren hasieratik izan ziren aurretik zarauztarrak, eta aldageletara lau goleko aldeagatik irabazten joan ziren; bigarren zatian, berriz, lau goleko aldea handitzea lortu zuten. Hamabigarren jardunaldi onen ostean, sailkapeneko laugarren postuan da Aiala, hirugarrenagandik lau puntura. Azpimarratzekoa izan zen hegaletako bi jokalarien partida, Ane del Hoyo eta Haizea Goikoetxea izan baitziren norgehiagokako goleatzaile nagusiak

Amenabarrek ezin liderraren aurrean

Amenabar taldea, berriz, ez dabil bere unerik finenean. 29-33ko markagailuarekin Barça B liderraren aurka galdu zuten. Alde handiarekin galdu ez zutela kontuan hartuta, ez dela horren emaitza eskasa pentsa daiteke, baina porrotak Amenabar taldea ligako hamabigarren postuan utzi du.

Larunbateko norgehiagokan, gainontzekoetan baino gehiago nabarmendu zen Mikel Amilibia jokalaria, 29 gol horietatik 11 sartu baitzituen oriotarrak. Partidako irudiak ikusgai daude helbide honetan.