Ori-Zautzen 2019ko egutegia, salgai

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 10a, 17:15

Bildutako dirua Ruandan haur eta gazteei zuzendutako proiektuak laguntzeko izango da, hala nola, beren ikasketak finantzatzeko.

Ori-Zautz Ruandaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak 2019ko egutegia osatu du aurten ere, Zarauzko garai bateko argazkiekin. Dagoneko salgai jarri dute herriko zenbait saltokitan, 5 euroan; Urkian, Graficas Abendañon, Laguntasuna kooperatiban, Zulaika farmazian, Zabala Gaztaken, estazioko estankoan, Zapatodosen, Cazalisen, Laian, Alician eta San Pelaioko estankoan, hain zuzen ere.

Bildutako dirua Ruandan haur eta gazteei zuzendutako proiektuak laguntzeko izango da, hala nola, beren ikasketak finantzatzeko. Egutegiak erosteaz gain, zuzenean ekarpen ekonomikoa ere egin daiteke, Ori-Zautzen edozein kontu korrontetan. Hona hemen kontu korronteak:

Kutxa ES 23 2095 5076 41 1061936430  
Laboral Kutxa 3035 0029 61 0290075649
FIARE ES31 1550 00012100 02390722