Salgai daude Belakoren kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 11a, 15:08
Belako taldea.

Belako talde mungiarrak kontzertua eskainiko du abenduaren 20an Putzuzulo gaztetxean. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, salgai jarri dituzte dagoeneko kontzerturako sarrerak, Arrano tabernan eta Garoa liburu dendan, 7 euroren truke. Langileei lana errazteko asmoz, diru kopuru zehatzarekin ordaintzen saiatzeko ere eskatu dute Putzuzulokoek.