Haurren Gabonetako Hamabostaldia hasiko da datorren astean

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 15a, 09:51
Abenduaren 27an eta 28an izango da aurtengo Gabonetako haur parkea.

Abenduaren 22an, larunbata, emango diote hasiera XXXVI. Haurren Hamabostaldiari. Urtarrilaren 3ra arte iraungo duen egitarau zabala antolatu dute Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak, udal kiroldegiaren laguntzarekin. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua emanaldi berria, Gabonetako haur parkea eta ur jolasak izango dira, besteak beste. Hona hemen egitaraua osorik.

Egitaraua

Abenduak 22, larunbata

  • 17:30. Haur jolasak eta haurrentzako txistorrada, Musika plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuan). Txurrukako begiraleak eta laguntzaileak izango dira bertan.

Abenduak 23, igandea

  • 11:30. Olentzero kuttun ekitaldia, Musika Eskolan. 2-7 urte bitarteko haurrei zuzendutako istorioak eta musika, Miru ipuin kontalariaren eskutik. Sarrerak haur liburutegian jaso behar dira emanaldia izango den astean, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eskuratu ditzake.

Abenduak 27 eta 28, osteguna eta ostirala

  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Gabonetako haur parkea, Aritzbatalde kiroldegian. 0-7 urte bitarteko haurrentzako puzgarriak eta 8-12 urte bitartekoentzako jolasak izango dira, doan.
  • Abenduak 26, 16:30-19:00. Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko dute parkea.

Abenduak 29, larunbata

  • Egun osoan zehar. Ur jolasak, Aritzbatalde kiroldegian. Adinaren araberako lau saio izango dira, doan: 10:00etan (LH6), 12:00etan (LH5), 16:00etan (LH4) eta 18:00etan (LH3).

Abenduak 30, igandea

  • 16:00-18:30. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua emanaldi berria, Aritzbatalde kiroldegian. Bi saio eskainiko dituzte. Sarrerak abenduaren 14an jarriko dituzte salgai Andatza kafetegian, Geltoki tabernan eta Santa Marinako Koxkor okindegian, 6 euroan. Emanaldiaren egunean ere sarrerak erosteko aukera izango da 15:00etatik aurrera, kiroldegiko leihatilan.

Urtarrilak 2 eta 3, asteazkena eta osteguna

  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Txu-txu trena kalez kale, Lege Zaharren enparantzatik hasita.

Oharrak

  • Segurtasun neurriak direla eta, kiroldegiko kantxa barrura haurren aulkiak sartzea debekatu dute; gune berezi bat egokituko dute horretarako.
  • Antolatutako ekintzak osoki edo partzialki aldatu edo bertan behera gelditu daitezke, eguraldiaren edo bestelako eragozpenen baten eraginez.
  • Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko ekintzetan gerta daitezkeen istripuen ardura.
  • DYA zerbitzua izango da beharrezko tokietan.