Genero indarkeriaren inguruko laburmetrai tailerra antolatu dute

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 16a, 19:00

Guztira zortzi saio izango ditu tailerrak, eta DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzenduta dago. Zinea genero indarkeria lantzeko tresna bat izango da, eta ez helburua.

Zarauzko Parekidetasun departamentuak genero indarkeriaren inguruko laburmetrai tailerra antolatu du Gabon jaietarako. DBH2. DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzendutako tailerra izango da, zortzi saiokoa; abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an, eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. Zarauzko gaztelekuan izango dira saio guztiak, 10:30etik 13:30era.

Antolatzaileen arabera, zinea genero indarkeria lantzeko tresna bat izango da, eta ez helburua; helburua genero indarkeriarekin lotutako gaien inguruan hausnartzea eta sakontzea da. Izena emateko, bi aukera daude: telefonoz (644 400 218) edo email bidez (info@doreni.eus). Bestalde, tailerra ez da doakoa izango; parte hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte.