Jokin Eizmendik Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan hartuko du parte

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 17a, 17:02
Jokin Eizmendi harri-jasotzailea Orioko erakustaldian. (Dorleta Agiriano Lai)

Abenduaren 22an Harri Handien Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko dute Asteasun. Aimar Irigoien errezildarra izan zen iazko txapelduna, eta aurten ere bertan izango da. Ostolazaren Eskolako Jokin Eizmendi zarauztarrak ere lehian parte hartuko du.

Guztira, zazpi harri-jasotzailek jokatuko dute Asteasuko txapelketa. Eskualdeko bost kirolariz gain, Iban Ugartemendia eta Julen Diaz lehiatuko dira Harri Handien txapelarengatik. 22:00etan izango da saioa, eta lau harri altxatu beharko dituzte: laukizuzena (175 kilo/200 kilo), zilindrikoa (175 kilo/200 kilo), kubikoa (150 kilo) eta bola (125 kilo). Hiru minutuz arituko dira harri bakoitzarekin.