Zarauztik atera da Munduko Surf Txapelketa irabazi duen Gabriel Medinaren taula

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 18a, 12:48

Euskal Herrian 02:00ak zirenean amaitu da Hawaiin txapelketa, baina gaur goizean goiz lanean zen Gabriel Medina surflariaren babesle Johnny Cabianca Zarauzko bizilaguna. Txikitatik Cabiancak egin dizkio surfeko taulak, eta pozik hartu ditu kazetariak Abendañon duen lantegian. Laster argitaratuko dugu erreportajea.