Skate Night saioa egingo dute larunbat gauean

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 21a, 13:41

Zarautz Irristaketa Taldeak antolatu du abenduaren 22 gauerako irristaketa saioa. Azaldu dutenez, ez da izango lasterketa bat, taldean patinatzeko juntadizo bat baizik. Hasiberrientzat ere ez da izango, baizik eta ondo patinatzen eta frenatzen dakitenentzat. Kaskoa beharrezkoa izango da, eta adin txikikoek heldu batekin joan beharko dute.

ZKEren irristaketa sailekoek zehaztuta dute hitzordua: Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira, larunbatean, 21:00etan.