Irudietan: XXX. Jaiotza eta VI. Olentzero eramangarrien lehiaketako sari banaketa

Zarauzko hitza 2018ko abe. 24a, 09:30

Haur Saria Niko eta Marek Oliverrek irabazi dute, eta Gazte Saria Uxue eta Josu Iturraldek.

Igande iluntzean XXX. Jaiotza eta VI. Olentzero eramangarrien lehiaketako sari banaketa izan zen. Haur eta guraso mordoa bildu ziren Vila Mundan lehiaketako irabazleak zein ziren ezagutzeko, eta Artezaleak elkarteko kideek jakinarazi zuten Haur Saria Niko eta Marek Oliverrek irabazi dutela, eta Gazte Saria Uxue eta Josu Iturraldek.

Horrez gain, jaiotza eramangarrien lehiaketak aurten 30 urte bete dituela ospatzeko, sari berezia ematea erabaki zuten antolatzaileek. Sail horretan berdinketa izan zen, eta bi taldek jaso zuten opari sortaz osatutako sari berezia. Hurrengoak dira saridunak: Alde batetik, Lukas Prieto, Amaia Perez, Noa Cedron, Hannan Kaanache, Marina Saizabal, Leire Zulaika eta Markel Zulaika. Bestetik, Nahia Aramendi, Nahia Artano, Nahia Benito, Garazi Etxeberria, Garazi Ostolaza eta Maren Moreno.