Adinekoen zaintza sektoreko langileek igandean elkarretaratzea egingo dute Zarautzen

Zarauzko hitza 2018ko abe. 28a, 15:54

Adinekoen zaintza sektoreko langileek urte amaiera arte protestekin jarraituko dute. Gaur argazki aldarrikatzailea atera dute Zumaiako San Telmo ermita inguruan, eta igandean 18:30ean elkarretaratzea egingo dute Lege Zaharren enparantzan.

Eskualdeko adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek borrokan jarraitzen dute. Gaur Zumaian bildu dira ELAk aste osorako deitu duen grebarekin bat egin duten hainbat langile. Inuzente Eguna dela aprobetxatuz, argazki aldarrikatzailea atera dute San Telmo ermitan. "Ez gara inuzenteak", Zaintza lanak baloratu", "Hitzarmena nahi dugu" moduko leloak ozen azaldu dituzte agerraldian adinekoen zaintza sektoreko langileek.

Urte amaiera arte protestekin jarraitu dute, eta igandean 18:30ean elkarretaratzea egingo dute Lege Zaharren enparantzan.