Irudietan: Noseriding Jaia herri mailako longboard surf txapellketa jokatzen ari dira

Zarauzko hitza 2018ko abe. 29a, 13:46

Zarautz Noseriding Jaia ospatzen ari dira gaur malekoian, eta longboard edo taula handien herri mailako txapelketak adin desberdinetako surflariak bildu ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez, surflariak elkartzeko eta lagun artean ondo pasatzeko txapelketa da gaurkoa. Horregatik, maila desberdinetako surflariak elkarrekin sartzen dira uretara surfaz gozatzera. Arratsaldean finalak jokatu dituzte mailaz maila, eta babesleek emandako materiala banatuko dute irabazleen artean.