Irudietan: Harri-jasotzailez eta aizkolariz inguratuta omendu dute Agustin Ostolaza

Zarauzko hitza 2018ko abe. 30a, 09:17

Egun Zarautzen bizi da harri-jasotzaile ohia, baina sorterrian, Arroa Goian, egin zioten atzo omenaldia. Herri kirol saioak nahiz sorpresak izan ziren ekitaldian.

Agustin Ostolaza harri-jasotzaile ohia omendu zuten atzo arratsaldean bere jaioterrian, Arroa Goiko pilotalekuan, hain zuzen ere. 17:30ean hasi zen ekitaldia, eta aizkolari eta harri-jasotzaile ugari bildu ziren bertan: besteak beste, Patxi Astibia, Miel Mindegia, Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a, Donato Larretxea, Angel Arrospide, Luis Txapartegi, Xabier Orbegozo, Mikel Larrañaga eta Iker Vicente aizkolariak, eta Joxe Ramon Iruretagoiena, Joseba Ostolaza, Jesus Mari Iruretagoiena, Iban Ugartemendia, Josetxo Urrutia, Josu Urbieta, Imanol Goikoetxe, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Xabier Aranburu Guzta, Kortaberri, Galarraga, Jokin Eizmendi, Inhar Urruzuno, Julen Diaz, Jon Unanue Goenatxo III.a, Gorka Etxeberria, Mateo Coloma, Mikel Lopetegi, Jon Gisasola, Urtzi Telleria eta Udane Ostolaza. Omenduaren senitartekoak ere bertan izan ziren, eta hainbat herritar bertaratu zen ekitaldira. Pilotalekua bete egin zen

Sorpresarako tarterik ere izan zen saioan: hain zuzen ere, Udane Ostolaza harri-jasotzaile gazteak, omenduaren bilobak, 65 kiloko harria jaso zuen. Aitonak ez zekien halakorik egin behar zuenik, eta hunkituta ikusi zuen bilobaren ikuskizuna.

Ikusi argazki galeria osoa Urola Kostako Hitzan