Gabonak

Irudietan: Haurren San Silbestre lasterketa

Zarauzko hitza 2019ko urt. 1a, 09:14

Gabon Zahar egunean, arratsaldez, jokatu zen San Silestre lasterketa Zarautzen. Proban parte hartzen lehenak haurrak izan ziren, eta urduritasunak eta korrika egiteko gogoak bultzatuta, lasterketako irteera inprobisatua egin zuten, antolatzaileek irteera eman aurretik hasi baitziren korrika haurrak.