Emakumeentzako Jabetze Eskolan ikastaro berriak eskainiko dituzte

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 2a, 11:44

Emakumeentzako Jabetze Eskolaren aurkezpena Etxezabalan, iazko urrian.

Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7an irekiko dute.

Emakumeen autonomia pertsonala indartzeko, emakumeak ahalduntzeko, emakumeek jardueretan aktiboki parte hartzeko eta elkarren arteko sareak ehuntzeko asmoz sortu zuten Zarauzko Emakumeentzako Jabetze Eskola. Egitasmo honen baitan, Zarauzko Parekidetasun sailak ikastaro desberdinak antolatu zituen iazko urritik abendura bitartean. Urtarriletik maiatzera bitartean ere ikastaroak izango direla jakinarazi dute gaur.

Ikastaro berriak

Honako hauek izango dira Emakumeentzako Jabetze Eskolan eskainiko dituzten ikastaro berriak, urtarrilaren 28tik aurrera:

  • Acoger la niña interior. Una relación amorosa con nosotras mismas, Patricia Verdesen eskutik. Astelehenetan, 18:00etatik 20:30era, urtarrilaren 28tik martxoaren 4ra. Gazteleraz.
  • Mujeres artistas, mujeres con alma. Trabajando nuestras emociones desde el arte, Helena Ayerberen eskutik. Astelehenetan, 10:30etik 12:30era, otsailaren 4tik martxoaren 11ra. Gazteleraz.
  • Asertividad y empoderamiento. Un espacio para la autoafirmación y la confianza, Pepa Bojoren eskutik. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 6tik apirilaren 10era. Gazteleraz.
  • Menopausia. Aukera berri bat bizitza eta gogoak berraztertzeko, Clara Wolframen eskutik. Ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 7tik martxoaren 21era. Euskaraz.
  • Konfidantza indartzeko bidea. Norbere ezagutza eta onarpenerako kontzientzia, Arantxa Erasunen eskutik. Astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 12tik martxoaren 26ra. Euskaraz.
  • Mindfulness. Estresa jaisteko eta lasaiago bizitzeko, Clara Wolframen eskutik. Astearteetan, 17:00etatik 19:00etara, martxoaren 26tik maiatzaren 21era.
  • Ibilgailuetako oinarrizko mekanika mantenua. Kotxeko oinarrizko mantentze lanak, Oteitza Lizeo Politenikoaren eskutik. Astelehenetan, 18:00etatik 20:30era, apirilaren 1etik maiatzaren 13ra. Euskaraz.
  • Emakumeak eta umorea. Umore hartzaile gisa eta umore sortzaile gisa, Beatriz Egizabalen eskutik. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, maiatzaren 2tik 16ra. Euskaraz.

Izen-ematea

Urtarrilaren 7tik 22ra bitartean izango da ikastaro berrietan izena emateko epea. Internetetik (www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean), e-mail bidez (berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezua igorrita) edo aurrez aurre eman daiteke izena, Parekidetasun Departamentuan (Zigordia 33). Departamentua astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 08:30etik 14:30era.