Martxoaren 8ko greba antolatzeko batzarra deitu dute

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 7a, 17:30
Iazko martxoak 8ko greban, besteak beste, mural koloretsu bat egin zuten. (Amaia Urbieta Arruti)

Euskal Herriko Mugimendu Feministak jakinarazi zuenez, 2019ko martxoaren 8an ere greba feministara deituko dituzte Euskal Herriko emakumeak*.

Hori dela eta, Zarautzen greba egunak izango dituen nondik norakoak antolatzen hasteko lehen batzarra deitu dute. Sanz Enean izango da, urtarrilaren 18an, ostirala, 18:00etatik aurrera.