Ostalaritzarekin lotutako Udal Ordenantzak azalduko dituzte datorren astelehenean

Ostalaritzarekin lotutako Udal Ordenantzak azalduko dituzte datorren astelehenean
Gehienbat ostalariei zuzendutako bilera izango da.

Zarauzko Udalak ostalaritzarekin lotutako Udal Ordenantzak azaltzeko bilera irekia deitu du datorren astelehenerako, urtarrilak 14. 18:00etan izango da, Etxezabalan.

Gehienbat ostalariei zuzendutako saioa izango den arren, interesa duen edonor joan daiteke. Bi gai nagusi landuko dituzte bileran: ostalaritzako ordenantza berria (gutxieneko azalerak, komunak, sukaldeak eta abar) eta establezimenduen arteko distantziak arautzeko ordenantzaren aldaketa (eguneko tabernak, distantziak neurtzeko puntuak eta abar).