Markesina berria ari dira egiten herriaren sarreran

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 10a, 20:00

Irita eta Nafarroa kaleak elkartzen diren biribilgunean, Hiribusaren geralekuan, markesina berria ari dira egiten egunotan.

Udaleko langileek azaldu dutenez, 5 metro izango ditu markesina berriak; horietatik 2,5 eremu estalia izango dira, eta alboan, bankua jarriko dute. Asmoa, azpiegitura datorren asteko astebururako amaituta izatea da. Gaur egun ez dago eserlekurik toki horretan, ezta euritik babesteko espaziorik ere.