Moto gidari bat hil da istripuz, Talai Mendi inguruan, N-634 errepidean

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 10a, 17:56

40 urteko gizon bat hil da moto istripuz, Orio eta Zarautz arteko errepidean, Talai Mendi inguruan. 17:30 aldean jazo da ezbeharra N-634 errepideko 17. kilometroan; Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, motoa errepidetik atera da, eta horman aurka egin du talka. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute ezer egin, moto gidariak zauri larriak zituelako. 

Errepidea itxita egon da tarte batez, baina Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, jada irekita dago eta normaltasunez igaro daiteke bertatik.