Bideoa: Nerea Loiolaren 'Kuttunak'

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 17a, 13:00

Zarauzko Kultura sailak Kuttunak egitasmoa abiatu du, zarauztarren kultur gomendioak biltzeko asmoz.

Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren, Usua Garinen, Mertxe Aspiazuren eta Nerea Loiolaren Kuttunak jakinarazi dituzte.

Hona hemen Nerea Loiolaren kultur gomendioaren bideoa. Kultura sailetik iniziatibari heltzeko eta gomendioak Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko deia egin dute.