Frank Blackfield Marina Txikin izango da gaur

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 18a, 11:30
Ibilbide oparoa du Frank Blackfield musikariak. (Kutxa Kultur)

Maria Soriazu baxu-jolearekin eta Nagore Etxabe bateria-jolearekin osatu zuen taldea 2015. urtean. Tarteka Jazzeko kideek antolatu dute gaurko kontzertua, eta sarrera doakoa izango da.

Tarteka Jazzeko kideen eskutik, Frank Blackfield folk eta country blues musikaria Marina Txiki tabernan izango da gaur. 2015. urtean taldea osatu zuen Maria Soriazu baxu-jolearekin eta Nagore Etxabe bateria-jolearekin, eta hirurek elkarrekin eskainiko dute gaurko emanaldia. 23:00etan hasiko dute kontzertua, eta sarrera doakoa izango da.

Frank Blackfieldek Estatu Batuetan abiatu zuen bere musika-ibilbidea, folk eta country blues musikari gisa. Frantzian talde bat osatu zuen gero, eta egun, Donostian eta Baionan egiten du bizitza. 2015. urtean Maria Soriazu eta Nagore Etxaberekin elkartu zen, eta hirukoteak We gotta move on lana argitaratu zuen 2017. urteko otsailean.