Zaintzaren eta etxeko lanen sektoreko eskubide eta betebeharrak hizpide izango dituzte ostegunean

Zarauzko hitza 2019ko urt. 19a, 11:53
Zaintza lanak. (Uztarria.eus)

Zarauzko Udalak antolatu du hitzaldia, eta zaintza lanak eta etxeko lanak egiten dituzten beharginei eta familia-kontratatzaileei zuzendua izango da.

Zarauzko Udalak hitzaldia antolatu du zaintzaren eta etxeko lanen sektoreko lan arautegiaren inguruan. Datorren ostegunean izango da, 18:00etan hasita, Antoniano aretoan, eta zaintza lanak eta garbiketa lanak egiten dituzten beharginei eta familia-kontratatzaileei zuzendua izango da.

Zarauzko Udaleko Inmigrazio zinegotzi Iratxe Zorrozuak azaldu duenez, saioaren helburua da “lan arlo horretako eskubide eta betebeharrak argitzea”. Ana Isabel López Casarrubiosek eskainiko du hitzaldia, eta bertaratzen diren guztien zalantzak erantzungo ditu.

Horrez gain, Zarauzko Udalak eguneratu berri duen Familia Etxeko Zerbitzuaren Lan Harremanari buruzko informazio liburuxka aurkeztu eta banatuko dute bertan. Sarrera doakoa izango da.