Arte adierazpenei buruzko zikloa abiatuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 23a, 11:30

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren ostiral honetako saioa "zibilizazio handietako" arte adierazpenei buruzko zikloaren lehenengoa izango da. Oraingoan, gizakiaren sormenaren jatorria izango dute hizpide.

Gai honi heltzeko, "Hego Afrikako edota Espainiako iparraldeko haitzulo paleolitikoetara jo beharra dago", antolatzaileen esanetan. Izan ere, "leku horietan, beren presentziaren eta mundua ulertzeko moduaren arrastoa utzi zuten lehen gizakiek".

Photomuseumen izango da ostiraleko saioa, 18:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.