Urteari hasiera emango dio Arkamurka natur taldeak

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 24a, 12:30
Finnoy uharteari buruzko hitzaldia antolatu du Arkamurkak. (Arkamurka natur taldea)

Aitor Leizak Norbegiako Finnoy uharteari buruzko hitzaldia emango du urtarrilaren 29an, Arkamurkaren lokalean. "Bertan ikusitako landareen eta bizidunen berri emango du", azaldu dute antolatzaileek.

Aurki emango dio hasiera urteari Arkamurka natur taldeak. Aurtengo lehenengo egitasmo gisa, Norbegiako Finnoy uharteari buruzko hitzaldia eskainiko du Aitor Leizak. Urtarrilaren 29an, asteartea, izango da saioa, Arkamurkaren lokalean (Santa Marina 2-2). 20:15ean hasiko da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lan egitera joan zen Leiza Finnoy uhartera, Haroyaren ondoan. "Inguruko txokoak ezagutzeko parada izan zuen, eta kotxearekin fiordo batzuk ikusteaz gain, Alesund herriko mendia igotzeko aukera izan zuen. Irteera hauetan ikusitako landareen eta bizidunen berri ere emango du", gehitu dute.