Larunbaterako mendi irteera antolatu dute Pagoetakoek

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 30a, 10:33

Goizuetan hasiko dute ibilbidea, eta Añone eta Arriurdingain gailurrak igoko dituzte. Izen-ematea ireki dute dagoeneko, ostiralera arte.

Larunbat honetarako, otsailak 2, mendi irteera antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak. Goizuetan (Nafarria) hasiko dute ibilbidea, eta Añone eta Arriurdingain gailurretatik igaro ondoren, Goizuetara itzulita bukatuko dute txangoa.

07:30ean irtengo dira Zarauztik, Agoueseneko biribilgunetik. Ostiralera arte ireki dute izen-ematea, Mendizabal kinkila-dendan.