Zarauzko EH Bilduk alkategaia aurkeztuko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 31a, 12:30

Alkatetzarako hautagaia berresteko batzarra egingo dute 11:00etan, eta jarraian, aurkezpen ofiziala izango da.

Larunbat honetan, otsailak 2, datozen udal hauteskundeetan Zarauzko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia ezagutaraziko du EH Bildu koalizioak. Alkategaia berresteko batzarra egingo dute 11:00etan, eta jarraian, 12:00etan, aurkezpen ofiziala izango da Alameda hoteleko konbentzio aretoan. Bertan izango da alkategaia, "eta hitz batzuk egingo ditu".