Kantuan egingo dute asteleheneroko elkarretaratzea pentsionistek eta jubilatuek

Zarauzko hitza 2019ko ots. 1a, 18:00

Pentsio duinen alde elkartzen dira Zarauzko jubilatuak eta pentsionistak astelehenero, 12:00etan. Datorren asteleheneko mobilizazioa, Santa Ageda bezperakoa, kantuan egingo dute.

Zarauzko Pentsiodunen Plataformak deituta, datorren astelehenean (otsailak 4) ere, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Lege Zaharren enparantzan. Oraingo honetan Santa Ageda bezpera egokitzen denez, kantuan egingo dute beren aldarria.

Honako kantua abestuko dute:

Batzuk hainbeste
Gehienak pobre
hau da, hau, mundu petrala
mila laurogei ez dira asko
denak pertsonak izanda

Santa Ageda Ageda
bihar da Santa Ageda
bihar da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera eguna

Batzuk hainbeste...

Astelehenero bilduaz
elkarri animatuaz
pentsionisten borroka doa
pixkanaka indar hartuaz.

Batzuk hainbeste...

Gazteak ginen, apartak
orain amonak, aitonak
denok batera, lehen eta orain
izan nahi degu ausartak!