'Bulkada Eguna' ospatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 4a, 16:03

Gazte Erakundearen 40. urteurrenaren harira, 'Bulkada Eguna' ospatuko dute datorren larunbatean, Arrano tabernan. Besteak beste, kontzertuak eta hainbat sorpresa egongo direla jakinarazi dute.

Gazteok 40 urte antolakuntzan eta borrokan lemapean, ekitaldi desberdinen bidez ospatzen ari dira Gazte Antolakundearen urteurrena herriz herri. Zarautzen, larunbat honetareko Bulkada Eguna antolatu dute. Z-Boage taldeak kontzertua eskainiko du Arrano tabernan, eta ondoren, "azken 40 urteetako rock erradikal nostalgikoa" entzuteko eta dantzatzeko aukera izango da. Tartean sorpresaren bat edo beste ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.