Aste honetako zozketak HITZAko harpidedunentzat

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 12a, 10:55
Igande honetan izango da 'Sator Jator' ikuskizuna.

Hezurbeltzak, The Wizards eta The Hammer Killers, Go!azen, Artxipielagoa, Ene Kantaken Sator Jator eta Käffka emanaldietarako sarrerak zozkatuko ditugu UROLA KOSTAKO HITZAko harpidedunen artean.

Aste honetan zozketa ugari egingo ditugu UROLA KOSTAKO HITZAko harpidedunen artean, Hitzakideen Txokoan. Parte hartzeko, Hitzakide zenbaki berria behar duzue, sistema berriarekin kodigo guztiak berritu ditugu eta.

Hona hemen aste honetako zozketa guztiak:

  • Ene Kantaken SatorJator ikuskizunerako 5 sarrera bikoitz. Otsailak 17, igandea, 12:00etan Modelo aretoan (Zarautz)
  • Artxipielagoa ikuskizunerako 5 sarrera bikoitz. Otsailak 16, larunbata, 20:00etan Modelo aretoan (Zarautz)
  • The Wizards + The Hammer Killers kontzertuetarako sarrera bikoitz bat. Otsailak 16, larunbata, 23:00etan Sanagustin kulturgunean (Azpeitia)
  • Käffka antzerkirako sarrera bikoitz bat. Otsailak 15, ostirala, 19:30ean Soreasu antzokian (Azpeitia)
  • Go!azen ikuskizunerako 3 sarrera bikoitz. Otsailak 16, larunbata, 17:00etan Zumaienako aretoan (Zumaia)
  • Hezurbeltzak kontzerturako 3 sarrera bikoitz. Otsailak 15, ostirala, 22:00etan Aita Mari aretoan (Zumaia)