Saharar haur errefuxiatuak harreran hartzeko deialdia egin du Saharautzek

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 12a, 16:30
Iaz zazpi haur saharar izan ziren Zarautzen, Getarian eta Orion. (Saharautz)

Oporrak Bakean programaren bidez, 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrek uda Euskal Herriko familiekin edo udalekuetan igaro ahal izatea sustatu nahi dute. Harrera familiak behar direla jakinarazi du Saharautz taldeak.

Oporrak Bakean programaren helburua da urtero 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak Euskal Herriko sendietan edo udalekuetan harreran hartzea, udako bi hilabetetan. Modu horretan, "uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera" eman nahi diete saharar haurrei. Bertako familiei, aldiz, "euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera" eskaintzen diete.

Dena den, programa aurrera eraman ahal izateko, harrera familiak behar dituztela jakinarazi du Saharautz taldeak. Iaz zazpi saharar haur izan ziren Zarautzen, Getarian eta Orion. Aurten, Orain bi familia ditut. Bat Saharan eta bestea Euskal Herrian lemapean, "proiektuaren parte" izateko dei egin du Oporrak Bakean programak.